Prentsa

Prentsa

Udala sailka batzeko sastarrontziak jartzen hasi da

Bermeoko Udala zaborrak sailka batzeko sastarrontziak jartzen hasi da. Lamerako umeen jolasgunean hasi dira horiek jartzen. Hiru sastarrontzi jarri dituzte: horia ontziak botatzeko, urdina papera eta kartoia batzeko eta marroia gainerako zaborrak batzeko.
Lameratik hasi badira ere, herriko beste jolasgune batzuetan ere jarriko dituztela esan du Bermeoko zerbitzuetako zinegotzi Benito Ibarrolazak.
Jakinarazi duenez, Bermeoko Udalak Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan hartutako konpromiso bat da sailka batzeko sastarrontziak jartzearena; "ikastetxeetako ume eta gazteek egindako eskaera da".
Hala, zerbitzuetako zinegotziak pertsona guztiak, bereziki, ume eta gazteak animatzen ditu sastarrontzi horiek erabiltzera, hau da, zaborrak dagozkien edukiontzietara botatzera. "Modu horretan, denon artean helburu bikoitza lortuko dugu; batetik, ingurua garbi mantenduko dugu, eta, bestetik, zaborrak birziklatuta, ingurumena zaintzen lagunduko dugu".

HITZA

16 / 11 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0