Prentsa

Prentsa

Kulturen batasuna

Herriko taldeak, Bizkaikoak eta are Katalunia eta Ukrainakoak ere, tradizioek indar handia izango dute sanrokeetan
Herriko jaiak aukera onenetakoak izaten dira beste probintzia edo herrialdeetako taldeak gonbidatzeko, haiek berton erakutsi ditzaten beren altxor folkloriko maiteenak. Gernika-Lumon oso kontuan izan dutela dirudi jaietako programa egiteko garaian; eta, hala, euskal kulturaren adierazgarri diren ekitaldi kopuru handi eta askotarikoaren ondoan 'kalejirak, gargantua, erraldoi eta buruhandiak, bertsolaritzari eskainitako arratsaldeak eta ikurrinaren omenaldia', Kataluniatik eta are Ukrainatik etorriko diren taldeen parte hartzea izateaz harro egoteko moduan dira, zeinek, hurrenez hurren, castelleren eta kosakoen balet tipikoaren ikuskizunak ekarriko dituzten Gernika-Lumora.

Joan den urteko sanrokeetan ikusleak txundituta utzi eta gero, aurten ere castellerren eta giza figuren ikuskizunak izango dira Gernikako kaleetan, Falcons de Villafranca talde kataluniarraren eskutik, abuztuaren 18an, 13:00etan. Batek baino gehiagok oreka jokoan jarriko duen giza figura eta eraikuntzen erakustaldi horren bidez, Kataluniako kulturaren tradiziorik ezagunetarikoa erakutsiko dute Bizkaiko herri honetan.

Nondik eta, Ukrainatik datozen 'Ukrainako kosako' mitikoak ere Gernika-Lumon izango dira. Kosakoen Ballet Estataleko partaideak Kievetik datoz zuzenean Gernika-Lumora (abuztuaren 12an, 22:00etan, Lizeo antzokian). 'Ucranian Folk 1944' ikuskizuna dakarte, zeinarekin espainiar Estatu osoko antzokietako agertokietan izan eta bete dituzten.

Espainiako eta atzerriko taldeen parte hartzearekin batera, azpimarratu beharrekoa da, haiena bezain garrantzitsua eta beharrezkoa delako, herriko edo Bizkaiko beste herri batzuetako taldeen laguntza eta parte hartzea; horren erakusgarri dira Bermeoko Erraldoien Konpartsa, Euskal Jai Alai Eskola, Gernika Rugby Taldea, Urdaibai Kantagunea eta Arrano Elkartea.

EL CORREO

11 / 08 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0