Esleipena
2013/12/05
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2013ko abenduaren 2an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
20.- Lanbide Hastapeneko komunaren egokitzapen obrak esleitzea.
Xedea
Lanbide Hastapeneko komunaren egokitzapenerako obra kontratua esleitzea.
Aurrekariak
Bakarra: 2013ko azaroaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak, Lanbide Hastapeneko komunaren egokitze obrak egiteko proiektua onartzea erabagi eban.
Argudioak
Bakarra: Lanbide Hastapeneko komunaren egokitzapen obren esleipenerako hiru enpresari eskatu jake eskaintza ekonomikoa aurkeztu daien. Emondako epea igaro ondoren, enpresa bakar batek aurkeztu dau bere proposamena.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Lanbide Hastapeneko komunaren egokitzapenerako obra kontratua CONSTRUCCIONES Y REFORMAS TXEMA HIDALGO SL enpreseari esleitzea. Prezioa: 13.980,00 euro BEZ barru.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko abenduaren 5ean.
ONETSIA
ALKATEA