Hirugarren sektorea
Bermeoko 3. sektorean emoten dan jardueraren artean, adierazgarri da arrain salmentara dedikatzen diran denden zenbatekoa. Argi dago Bermeon arrantza sektoreak indar handia daukala, eta hau horrela izanda, honen inguruan komertzio asko sortu dala.
Bermeoko 3. sektorean, arrantzarekin zerikusirik ez daukien zerbitzu jarduerak be garatzen dira. Jarduera honen artean, eta zenbaki handi batetan, abokatuak, aholkulariak eta aseguruak agertzen dira.
3. sektoreak, Bermeon, mundu garatua deitzen dan eremu osoan bezala, pisu eta garrantzi handia dauka eta ekonomikoki sektore garrantzitsuena izatera heldu da.
010 (94 617 91 00)