Bermeoko Turismo Bulegoa

ALMIKAKO ANDRA MARI

Almikako Andra Mari eliza XI. mendean agertzen da dokumentatua, Lope Enekones Bizkaiko Jaunaren emazte Tecla andereak, 1096an eliza hau Donemiliagako monastegiari dohaintzerakoan. XIV. mendean, berriro Bizkaiko jaunen eskura itzulita edo, Don Tellok eta Juana de Lara andereak, 1357an, San Frantzisko komentuari eman zioten Almikako eliza. Handik gutxira, 26 urte geroago, Abendaño jauntxo familiaren jabetzara pasatu zen. Almikako eliza hau, 1565ean, sutea jasan ondoren, berreraikia eta handitua izan zen. Elizan, 1894an San Joseren kapera egin zen, eta 1901etik 1903ra, Jesusen Bihotzarena.

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado