Zerbitzuak

Iragarki taula

Giz-ek antolatutakoak

GAZTEDI BUSTURIALDEA BEKAK 2020

Lanekoak ez diran praktikak Busturialdeko enpresetan

Iraupena: 6 hilabete.

Baldintzak:

• 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gitxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emondako pertsonen kasuan).

• Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.

• Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.

• Jasotako prestakuntzeagaz erlazino zuzena daukan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez izatea.

• Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu daben udalerrietako baten erroldatuta egotea.

Izen-emotea: GIZen eta www.gaztedibusturialdea.eus webgunearen bidez.

Antolatzailea: Gaztedi Busturialdea

INFO + www.gaztedibusturialdea.eus eta www.gizbermeo.blogspot.com 

 

'BERMESEX' BERMEOKO SEXOLOGIA ORIENTAZINO ZERBITZUA

Hilean, bariku bitan (martxoak 6 eta 20), 16:00etatik 17:30era, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean

Doako zerbitzua. Hartzaileak: gazteak, gazteen gurasoak, gazteekaz lan egiten dabenak (irakasleak, hezitzaileak, tutoreak, begiraleak…).

e-posta: bermesex@bermeo.eus

Skype: orientazio.zerbitzua

Tel.: 644 898 661

Facebook: Orienta Zerbitzua

Twitter: @sexorienta

 

IT TXARTELAK LORTZEKO TREBAKUNTZA IKASTAROA

Word, Excel, Access, Power Point, Internet eta Outlook

Martxoaren 16tik maiatzaren 6ra arte (Aste Santuan, apirilaren 6tik 16ra, ez da ikastarorik egongo)

Bermeoko KZgunean / 16:00etatik 19:00etara

Iraupena: 60 ordu.

Prezioa: 70 euro (Bermeon erroldatutako 35 urtetik beherakoak) eta 100 euro (Bermeon erroldatutako 35 urtetik gorakoak eta Bermeon erroldatuta ez dagozanak)

Plaza kopuru mugatua. Lehentasuna eukiko dabe Bermeon erroldatutako 35 urtera arteko gazteek.

INFO + www.gizbermeo.blogspot.com

Beste iragarkiak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0