Zerbitzuak

Iragarki taula

Giz-ek antolatutakoak

Bermesex sexu-aholkularitza zerbitzua: sexualidadeari buruzko edozein zalantza edo zerbait partekatzeko gogoa badaukazu, deitu, idatzi edo hurbildu. Doako zerbitzua eta isilpekoa.

-Noiz: maiatzaren 10 eta 24an eta ekainaren 7 eta 21ean  (hamabostero)

-Ordutegia: 16:30-18:00

-Non: Kultur Etxean, 2.1 batzar gelan

-644898661/bermesex@bermeo.eus

-Nori zuzendatuta: gazteak, gurasoak, hezitzaileak, irakasleak, begiraleak.

 

Adikzioen prebentziorako aholkularitza zerbitzua: familientzako informazio, aholkularitza eta orietazio zerbitzua da. Doakoa eta isilpekoa.

-Noiz: astero: martitzen, eguazten eta eguenetan

-Ordutegia: 08:30-14:30

-Non: Kultur Etxean, 1. solairuan, gazte ekimenak gelan

-675025018/bermeoprebentzioa@etorkintza.org

Gaztedi Busturialdea bekak 2024


-Udalerri hauetakoren baten erroldatuta egotea: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta (Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea 2024' hitzarmena sinatu daben udalerriak).

 

-18 eta 25 urte bitartekoa izatea, biak barne (edo 30 urte baino gitxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean inskribatutako pertsonen kasuan).

 

-Lanbiden lan-eskatzaile moduan agertzea.

 

-Unibertsitateko edo erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloko titulua izatea, Doktoregoa, Lanbide-Heziketa, 3. mailako profesionaltasun-ziurtagirietatik datorren gaztea izatea eta/edo azken urteko ikaslea.

 

-Eskainitako jarduera berean 3 hilabete baino gehiagoko laneko hartu-emonik edo bestelako esperientzia profesionalik ez izatea.

 

-Titulua lortu zanetik hiru urte baino gehiago igaro ez izana, edo bost urte, desgaitasuna daukan persona bategaz hitzartu bada. Halanda be, hautagaiak 30 urte baino gehiago badaukaz, arau hori ez da aplikagarria.

 

-INFO + www.gaztedibusturialdea.eus

 

Turismo aktiboko uretako jardueren espezializazio ikastaroa

-      -Datak: maiatzaren 6tik 24ra (5 egun)

-      -Iraupena: 25 ordu (5 ordu egunean)

-       -Izena emoteko epea: maiatzaren 3a

-      - Prezioa: 110 € (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietan erroldatutako 35 urtera arteko gazteentzat). Ez erroldatutakoak eta 35 urtetik gorakoak: 350€

INFO + www.gaztedibusturialdea.eus

Beste iragarkiak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0