Iragarki taula
AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA
Eusko Jaurlaritzak homologatutako titulua
Noiz? 2022ko urriaren 15etik 2023ko maiatzaren 6ra arte (12 asteburu).
Non? Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean.
Ordutegia: Barikuetan (18:30-21:00) eta zapatuetan (10:00-14:45 eta 16:00-18:30).
Baldintzak: 18 urte eukitzea edo ikasturtean zehar betetzea (2023ko ekainaren 30erako), DBHko titulazinoa eta euskeraz jakitea.
Izena emotea: GIZen, plaza kopurua bete arte. Plaza kopuru mugatua
INFO + www.gizbermeo.blogspot.com eta 688 819 950 (Watxap zenbakia)
GAZTEDI BUSTURIALDEA BEKAK 2022
Lanekoak ez diran praktikak Busturialdeko enpresetan
Iraupena: 6 hilabete.
Zenbateko garbia: 680 € (hilero).
Beka kopurua: 6.
Baldintzak:
• 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gitxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emondako pertsonen kasuan).
• Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.
• Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.
• Jasotako prestakuntzeagaz erlazino zuzena daukan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez izatea.
• Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu daben udalerrietako baten erroldatuta egotea.
INFO + www.gaztedibusturialdea.eus eta www.gizbermeo.blogspot.com
BIDAIATEKEA
Mundu osoko gidak zeure esku udabarriko eta udako bidaiak prestatzeko!
Bidaia giden 15 eguneko doako mailegua. Eta ganera: bidaietako aldizkariak, ostatuak, kanpinak, gazteentzako nazinoarteko txartelak: aterpekide txartelak, ISIC, ITIC...
INFO + www.gizbermeo.blogspot.com