Albisteak

Albistea

Oliver Magoak eta Evak 'Balore magikoak' ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 20an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

 

Familia guztiari zuzendutako ‘Balore magikoak’ magia emanaldia eskainiko dute Oliver magoak eta Evak urtarrilaren 20an, barikuan, arratsaldeko 18:30ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. 

‘Balore magikoak’ ikuskizun horretan Oliver magoak eta Evak magiako trukorik ikusgarrienak erakutsiko dituzte umorearekin, eta ikusleek ondo pasatzeko aukera izango dute.  

Sarrerak 5 euro dira, eta salgai daude Gizarte eta Kultura etxean, Kutxabankeko orotarako kutxazainetan edo www.kutxabank.es web gunean. Agortu ez badira, ikuskizunaren egunean, urtarrilaren 20an, leihatilan ordu erdi lehenago ere eskuratu ahal izango dira.

 

18 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0