Albisteak

Albistea

Bermeoko 2020ko Euskaraldiaren batzordea osatuko dute bihar

Euskaltzaleak, herriko elkarteetako ordezkariak eta udal ordezkariak batuko ditu batzordeak. Besteak beste, 2020 Euskaraldia aurkeztu eta batzordeak lanerako metodologia bat definituko du.

Bermeoko 2020ko Euskaraldiaren batzordea eratzeko bilera egingo dute bihar, Kultur Etxeko Gaztelekuan. Euskaltzaleek, herriko elkarteetako ordezkariek eta udal ordezkariek osatuko dute batzordea.

Udalak herritarren parte hartzea bilatzen du, 2018ko edizioan egin zen bezala. Beraz, deialdi irekia zabaldu du, batzordean parte hartzera animatuz.

Euskaraldiaren lehen edizioa aztertu ostean, aurtengo Euskararen Egunaren gaiari ekingo diote. Ondoren, 2020 Euskaraldia aurkeztuko dute eta batzordeak lanerako metodologia bat definituko du, bilduko den egunak eta orduak zehaztuz. “Alde batetik, 2018ko Euskaraldian ikasitakoen inguruan ariko da batzordea eta ondorio eta emaitzak aurkezteko hitzaldiaren berri emango da. Aurreko esperientziatik ikasitakoa mahai gainean jarri nahi da, bigarren edizioa ahalik eta hoberen atera dadin”, adierazi dute udal ordezkariek.

2019-10-29

BUSTURIALDEKO HITZA

30 / 10 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0