Albisteak

Albistea

Udalak Bermeoko Lurdeia zoriondu du Tripadvisor-ek munduko 9. hotel hoberena izendatu ondoren, kalitate-prezio onenaren kategorian

 

Tripadvisor bidaia bilatzaileak Bermeoko Lurdeia landa-etxea, Kalitate-Prezioa kategorian,  munduko bederatzigarren hotel hobeena izendatu du, Europako zortzigarrena eta Espainiako lehenengoa. Horrez gain, Espainiako hotel txikietan hirugarren saria irabazi du, eta Espainiako seigarren hotel erromantikoena ere izendatu dute. Hori dela eta,  Bermeoko Udalak zorionak eman dizkio, izan ere, sari horiek  bai Lurdeiarentzat bai Bermeoko herriarentzat “oso positiboak” direla adierazi du. 

Bermeoko Udalak adierazi duenez, “pozgarria” da aurten ere Bermeoko Lurdeia  landa-etxeak Tripadvisor-en sari garrantzitsuak jasotzea, sektoreak Bermeon “kalitatezko turismoa sustatzeko egiten duen apustua erakusten duelako, eta sari hauek egindako lan onaren emaitza direlako”. 

“Beraz, zorionak Lurdeiari, sari hauekin bere lan eta zerbitzu ona aitortzen direlako: Bermeorentzat berri ona da”, nabarmendu du. 

25 / 01 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0