Albistea
Eidabe konpainiaren eskutik, ‘Baserrian amets’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai barikuan, otsailaren 22an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, 18:00etan. Galder Perezek zuzendutako antzezlan hau 3 eta 6 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Antzezlan honen protagonista Amets neska gaztea da. Ametsek patata eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamaren baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagaiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaiko eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du.
Antzezlan labur honekin hiru eta sei urte bitarteko umeei gure elikagaiak eta haien jatorria erakutsi nahi zaie. Samurtasunez, gainera, ume baten eta amamaren istorio honetan musika eta antzerki jolasa nahastuko dira.
Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, www.kutxabank.es webgunean eta BBKren zerbitzu anitzetarako kutxazainetan. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.
010 (94 617 91 00)