Albistea
Bermeoaldeko Behargintzak, Azaro Fundazioak, Gernikako Lanbide Ekimenak, Ermuako Udalak eta Durangaldeko Lehiakortasun Guneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Sprint_Inn Bizkaia proiektua martxan jarri zuten eta Ana Pola bermeotarra izan zen, besteak beste, proiektu horretan parte hartzeko hautatutako pertsona bat.
Horrela, joan den astean Sprint_Inn proiektuaren bigarren fasea jarri zen martxan eta, horretan, Ana Polak, Nere Mintegi eta Iraide Egireun, Bermeoaldeko Behargintzako ordezkariekin batera, Madrilgo Tetuan Valley negozio azaleratzaileen eskutik azelerazio zerbitzua jaso zuen bere proiektua martxan jartzen laguntzeko.
Sprint_Inn proiektuaren helburua da, berrikuntzaren eta metodologia berrien bitartez, negozio ideiak azaleratzea eta ekintzailetza ekosistemako eragile nagusiekin kontaktuan jartzea. Horrela, parte-hartzaileek, euren artean Ana Polak, lehenengo fase batean, Sprint metodologia aplikatuz arazoei aurre egiten eta ideia berriak 5 egunetan testatzen ikasi zuten. Bigarren fase honetan, azelerazio zerbitzua jaso dute Google Spaceko Madrilgo Campusean dagoen Tetuan Valley ospetsuan eta honetan bakoitzak bere negozioa 3 minututan aurkezten ikasi du, Pitch-aren atalak landuz eta norberaren jardueran adituak diren “mentoreen” aholkularitza pertsonalizatua jaso dute.
Ana Polaren proiektua da Programazio Neurolinguistiko eta hipnosi on line eskola bat sortzea. Plataforma horren izena ‘Wovicom’ izatea erabaki dute eta hazi nahi duten emakumeei zuzenduta egotea. Plataforma horretan on-line formazioa, blogak eta emakumeei laguntzeko tresnak eskaintzea aurreikusten da eta lanbide ezberdinetako emakumeen laguntza izango du.
Ana Pola Nazioarteko Harremanetan, ikasketa diplomatikoetan eta garapen ikasketetan lizentziatua da Londreseko Metropolitan Universityn. Azken 15 urteetan bere ikerketa eremu nagusia Programazio neurolingistikoa izan da, eta eremu horren sortzaileetariko batekin, John Grinderekin, hain zuzen ere, jaso du formazioa.
Hortaz, Ana Polak aipatutako formazioa jaso ondoren bere proiektua martxan jartzeko asmoa du, beti ere Behargintzaren laguntzarekin.
010 (94 617 91 00)