Albisteak

Albistea

'Declaración de Guillermo' antzezlana maiatzaren 6an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan

 

Bernardo Atxagak idatzitako ‘Declaración de Guillermo’ antzezlana taularatuko da maiatzaren 6an, barikuan, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaueko 21:00etan.  

Erdaraz izango den antzezlan honen aktorea José Cruz Gurrutxaga da. ‘Declaración de Guillermo’ bi etorkinen istorioa da. 1960. hamarkadaren bukaeran Kordobatik Guillermo eta Pepe Bilbotik gertu dagoen herri batera  heltzen dira fabrika baten lan egitera. 

‘Declaración de Guillermo’k garai zehatz baten kokatuta dago, baina adierazten dituen bizipenak eta sentimenduak edozein garai eta lekura estrapolatu daitezke. Lan honek ilusioa, espazio berria, zalantzazko etorkizuna eta oroitzapenez betetako maleta  islatzen ditu. Maleta honek iraganetik bidaiatzen du bizi proiektu berri bati aurre egiteko norberaren jaioterritik, familiatik eta maitasunetik urrun. Bide hau zeharkatzen dute protagonistek ezagutzen ez duten etorkizun bat egiteko. 

Sarrerak 6 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, orotarako kutxazainetan  edo www.kutxabank.es web gunean.

 

03 / 05 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0