Albistea
Bermeoko Udal Musika Eskolako irakasleek gaur Bermeoko eta Euskal Herriko abestien kontzertua eskaini dute Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzan. Kontzertu horrekin egoiliarrek musikarekin gozatu dute eta abestiak abestera ere animatu dira, giro polita sortuz.
Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako lorategian izan da kontzertua, eta egoiliarrekin batera egon da Benito Ibarrolaza, Bermeoko alkateordea eta Gizarte Ongizate Udal Patronatuko lehendakari eragilea.
Ekimen hori Bermeoko Udalaren Zaharren Egoitzak eta Bermeoko Udal Musika Eskolak elkarlanean egoitzako egoiliarrak musikarekin gozatu ahal izateko martxan jarri duten programaren barne dago.
Ibarrolazak azaldu duenez, programa horrek “pertsona nagusientzat hainbat onura dakar: integrazioa lantzen da, komunitatearekiko lotura mantentzen da, auto-estima hobetzen du, maila kognitiboa lantzen du eta belaunaldien arteko lotura sendotzen du”. “Horregatik gure nagusientzat oso positiboa da”, nabarmendu du.
Bermeoko alkateordeak eskerrak eman dizkie “Bermeoko udal musika eskolako irakasleei ikuskizun polit hori eskaintzeagatik eta gure nagusiei kontzertu berezi horrekin momentu atseginak igarotzeko aukera emateagatik”.
010 (94 617 91 00)