Albistea
Txalo produkzioak konpainiaren eskutik, ‘Mollie Malone’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai apirilaren 15ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian 18:30ean.
Mollie Malone da antzezlan honen protagonista; Mollie Malone neska oso berezia da eta bere aitonaren erloju-dendara doa bere urtebetetzean. Ustekabean, abentura zirraragarria biziko du eta lau pertsonai berezi ezagutuko ditu.
Beraiekin jolastu, barre egin, hausnartu eta denboraz gozatzea oso garrantzitsua dela konturatuko da. Istorio magiko eta dibertigarria da ‘Mollie Malone’, bukaera harrigarri batekin.
Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, BBKko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es. Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.
010 (94 617 91 00)