Albistea
Amaia Elorzak, Lurgintza Saileko zinegotziak, adierazi duenez, Tribiseko edukiontzien irudia hobetzeko eta gunea hobeto antolatzeko lanak egin ditu Bermeoko Udalak.
Horrela, alde batetik, edukiontzien inguru guztian olezko hesi bat jarri da eta edukiontziak dauden tokian zementuzko plataforma bat jarri da. “Helburua gunea txukuntzea eta antolakuntza hobeagoa lortzea izan da”, adierazi du Elorzak.
Lurgintza zinegotziak gogoratu duenez, “orain dela gutxi Almika auzoko edukiontzien irudia hobetzeko lanak egin genituen Bermeoko Udaletik, orain Tribis auzokoak izan dira eta Errotatako edukiontziak hobeto antolatzeko ere lanean ari gara”. Ildo berean, adierazi duenez, Mañu eta San Migel auzoetako edukiontzien itxura hobetzeko lanak egitea aurreikusten da epe laburrean.
010 (94 617 91 00)