Albisteak

Albistea

Turismo enpresen modernizazio eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak tramitatuko ditu Behargintzak

 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak turismo enpresen modernizazio eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programa abian jarri du, eta Behargintzak bideratuko ditu laguntza hauek. 

Aipatutako laguntza-programa horren helburua da Turismo enpresen modernizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko 2016ko maiatzaren 14tik aurrera egiten diren inbertsio proiektuak diruz laguntzea. 

Onuradunak dira honako jardueren barruan dauden enpresa txiki eta ertainak:turismo alojamenduko enpresak; jatetxeak, tabernak eta kafetegiak; bidai agentziak; turismo garraioko enpresak; turismo aktiboko enpresak; kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo giden enpresak. Eskabide epea irekita dago eta 2017ko uztailaren 3ra arte izango da. 

Interesa dutenek Behargintzan informazioa jaso ahal izango dute; izan ere, Behargintzak tramitatuko ditu diru-laguntza hauek (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; telef. 96 617 9190, prospekzioa@bermeo.eus)

 

 

13 / 06 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0