Albistea
Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrak, irteera programaren bidez, joan den maiatzaren 9an Lezamara joan ziren Athletic taldeko jokalarien entrenamenduak ikustera. Egoiliarrek goiz polita pasa zuten; izan ere, entrenamenduak ikusteaz gain, jokalariek autografoak sinatu zizkieten eta eurekin argazkiak atera zituzten.
Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzak aurten ere martxan du irteera programa.Programa horrek Bermeoko Udalaren Zaharren egoitzako egoiliarrentzat hainbat onura dakar, izan ere, egoiliarrei egoitzatik kanpo egoteko aukera eskaintzen die, komunitatearekiko lotura mantenduz eta egoiliarren auto-estima hobetuz.
Benito Ibarrolazak, Gizarte Ongizaterako udal Patronatuko lehendakari eragileak, nabarmendu duenez, programa hori martxan izatea “oso garrantzitsua” da, “egoiliarren bizi kalitatea hobetzen duelako”.
010 (94 617 91 00)