Albisteak

Albistea

Bermeok 1912.eko galernan hildako 143 arrantzaleak omenduko ditu urtero bezala , abuztuaren 12an

• Galerna Egunean, lore eskaintza eta prozesioa egingo dira galernaren tragedia gogoratzeko

Bermeon, 2023ko abuztuaren 8an.- Beste urte batez, , Bermeok Galerna Eguna gogoratuko du abuztuaren 12an, Matxitxako lurmuturretik 45 miliara arrantzan ari zirela 1912ko galernan bizia galdu zuten 143 arrantzaleak omentzeko asmoz (horietatik 116 bermeotarrak). 1912ko enbata XX. mendeko lan-istripurik handiena izan zen gure mugetan, eta, 111 urte betetzen direnean, Bermeokok omenaldi txiki bat egingo die arrantzale horiei guztiei eta haien familiei.

Ildo horretan, Galerna belaontzien elkarteak, Bermeoko Udalarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu ditu 20:00etatik 21:30era. Kanta kanta lorue taldeak emanaldia eskainiko du 20:00etan eta ondoren, 21:00ak aldera prozesioari hasiera emango zaio Kankinkabara Txistu Taldearekin Olatu kaian. Jarraian, kandelak banatuko dira eta, azkenik, 21: 30ean lore-eskaintza egingo da.

"Bermeotar eta bisitari guztiak gonbidatzen ditugu 1912ko Bermeoko galernan hildako 143 arrantzaleen omenaldian parte hartzera eta gure arrantzaleak gogoratzera" adierazi du Endika Etxebarria Telleria kultura zinegotziak.

08 / 08 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0