Albisteak

Albistea

Intrusio digitala konponduta, gaurtik aurrera martxan dira, berriro ere, Bermeoko udal webgunea eta baliabide informatikoak

·        Segurtasun arazoa identifikatu den momentuan, datuak babestu, segurtasun kopien egoera bermatu eta udal sistema informatiko guztiaren hausnarketa egin da

(Bermeon, 2023ko uztailaren 21ean) -  Bermeoko Udalak jasan duen intrusio digitala dela eta, azken bi asteetan, bere zerbitzuak moldatu, epeak eten eta sistema  guztiaren azterketa sakon bat burutu behar izan du. Arazoa konpontzeko lanean ibili ondoren, gaurtik aurrera, berriro ere martxan jarriko dira udal webgunea eta bestelako baliabide informatikoak.

Segurtasun arazoa identifikatu den momentuan, datuak babestu, segurtasun kopien egoera bermatu eta udal sistema informatiko guztiaren hausnarketa egin da, pausuz pausu eta segurtasunez, zerbitzuak berrezartzen joateko.

Udal barnean, ekipoak sarean martxan jarri ostean, gaurtik aurrera, kanpora begira zerbitzuak eskaintzen hasten da, Berhaz bulegoan tramiteak normaltasunez egiten hasi, sarrera erregistroak burutu, web orria martxan jarri eta herritarrek behar duten tramitazio administratibo guztia betiko egoerara bueltatzeko.

Aste bi hauetan Berhaz bulegoaren eta 010 zerbitzuaren bidez herritarrei informazio guztia eskaini zaie eta tramitatu ezin izan diren gaiak beste aukera  batzuk eskainita bideratu izan dira.

Hurrengo egunetan, udalak, tramitazio administratiboarekin erlazionatutako zerbitzuekin egin bezala, gainerakoak ere berrezartzen jarraituko du erabateko funtzionamendu arruntera bueltatu arte.

“Intrusio digital honen eraginez, udal baliabide informatikoak sendotu,  azpiegitura indartu eta Udalak zituen babes neurriak eraginkortu ditugu, edozein momentutan, edozein mota eta tamainako erakundeek jasan genezakeen erasoak, modu azkar baten identifikatzeko aukerak handitu, ahal den heinean aurre hartu eta berrezarpena arintzeko” azaldu du Nadia Nemeh Shomaly alkateak.

28 / 07 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0