Albisteak

Albistea

Bermeoko Tala parkeak irudi berria estreinatu eta itxura berrituko du

  • 35banku berri jarriko dira, herriaren garapen sozial eta ekonomikoa irudikatuko duen, eta gure ondarea balioan jartzen duen mural berri bat margotuko da eta ingurua egokitzeko hainbat lan egingo dira

Bermeon, 2023ko apirilaren 21ean.- Ingurunea hobetzeko planaren barruan, Talako parkeak irudi berria eta itxura berritua estreinatuko ditu laster. Izan ere, 35 banku berri instalatzen hasi dira. Horrela, herritarren atsedena bultzatu nahi da, udalerri bizigarriagoa sustatu altzariak berrituz eta elkartzeko eta gozatzeko espazio hobeak eskainiz.

Talako parkean herritar ugari elkartzen diren gune eder bat da, bereziki adineko pertsonak, hiri-altzariak, beraz, erabiltzaileei egokitu behar zaizkie diseinuari dagokionez, irisgarritasunari buruzko araudia kontuan hartuta. Horrela, 43.700 eurotik gora bideratu dira 3 metroko luzera duten 29 banku handi, 1,75 metroko 4 banku ertain eta 60 zentimetroko beste 2 banku txiki instalatzeko. Gazte, familia eta baita adinekoen eskakizunei erantzuten dion jarduna da. Ekintza horrek haien atsedena, erabilera eta gozamena bultzatzen ditu, eta, aldi berean, herritarren bizikidetza hobetzen du. Instalazioa datozen asteetan amaituko da, eta ingurune bizigarriagoak sortuko dira, irisgarriagoak, eta horiekin onura soziala sortuko da.

Altzari berriez gain, Tala bidean kokatua dagoen Osasun Mentaleko Zentroko harresian mural bat margozten ari da zeinetan atuna arrantzatzera dedikatu izan diren ontzien irudikapen grafiko-tenporala irudikatzen den. Irudiok gure herriaren garapen sozial eta ekonomikoa irudikatuko dute, eta gure ondarea balioan jartzeko beste urrats bat da. Muralek kresalak hautsitako paretak apaintzeaz gain, helburu pedagogikoa dute. Izan ere, Tala bide politean paseoan dabiltzan bermeotar eta bisitariek gure arrantza kulturaren garapena ikusi ahalko dute, txalupetatik hasita, gaur egungo Alakrana edo Donienera heldu arte. Muralak stencil teknikaren bitartez gauzatuko dira eta laneratze proiektua Euskal Autonomia Erkidegoko - Lan eta Enplegu Sailaren bitartez- eta Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko Inklusio eta Gizarte

Aurreikuspenerako Helburu eta Politiken Idazkaritza Nagusiak sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan jaio da.

Era berean, eremua egokitzeko eta erabiltzaileei aisialdiaz gozatzeko leku ezin hobea eskaintzeko, barbakoen guneko mahaiak berritu dira, iturria kendu eta beste bat jarri da, eta laster inguruko belargunea egokituko da.

21 / 04 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0