Albisteak

Albistea

XV. Gorefest jaialdia uztailaren 17an, barikuan, Bermeon

Zinemaren alde ilunena gustuko dutenak hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 17an, ostiralean, Bermeon. Izan ere, bertan izango baita Gorefest jaialdiaren 15. edizioa aurten gaia ‘postapokalipsia’ izanik.  

Mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako XV. Gorefest jaialdian. Aurreko edizioetan bezala,  terrorearekin, gorearekin, suspensearekin eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren pertsona guztiek. Sarrera 3 euro izango da.


Gorefest 2015 uztailaren 17an, barikuan, iluntzeko 20:30ean hasiko da  Nestor Basterretxea aretoan, munduko hainbat tokitako bederatzi laburmetraien emanaldiarekin. Ondoren, ‘Choose Your Own Adventure’ luzemetraien maratoia ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.  

Spookypheria Productions elkarteak azaldu duenez, animazio aktoreek ere parte hartuko dute Bermeoko kaleetan arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bermeon giro ‘postapokaliptikoa sortuz”. Horrez gain, kalean umeak makillatzeko ere mahai bat jarriko dute, umeei ere gai honen inguruan margotuz.  

Spookypheria Productions elkarteak zine mota hau gustuko dutenei eta zinemazale guztiei Gorefest jaialdian parte hartzera gonbidatu die.

10 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0