Albisteak

Albistea

Txo Sevilla taldeak Rocio jaialdia ospatuko du domekan, uztailaren 12an, Bermeon

Txo Sevilla Taldeak Rocio jaialdia ospatuko du domekan, uztailaren 12an, Bermeoko Itsasoan Galdutakoen Lameran (Pergolan). Jaiari 11:30ean hasiera emango zaio landetan egingo den meza rozieroarekin, Coro Rociero Maikak abestuta, hain zuzen ere. 

Eguerdiko 12:30ean aurreskua eta pregoia izango dira, ondoren hamaiketakoa  dastatzeko aukera egongo da musikarekin eta dantzekin girotuta. Eguerdiko 13:30ean IV. Gazpatxo lehiaketa egingo da eta 15:00etan anaitasun bazkaria izango dute. 16:30ean txikienek ere puzgarriekin gozatzeko aukera izango dute. 

Arratsaldeko 17:30ean IV. Gazpatxo lehiaketaren sari banaketa izango da eta, ildo berean, ‘Romero mayor’, ‘Dama de Honor’ eta ‘Naranja’ eta ‘Limón’ sarien banaketa egingo da. Ostean ‘Coro Rociero Maikaren” ekitaldia ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek. 

Txo Sevilla talde antolatzailearen erakustaldia izango da arratsaldeko 18:30ean eta ondoren txokolatada bat egingo da. Jaia bukatzeko musika eta jokoekin gozatzeko aukera izango dute, Onda Futuraren eskutik.  Rocio Jaialdia Txo Sevilla taldeak antolatu du Bermeoko Udalaren laguntzarekin.

 

 

 

 

08 / 07 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0