Albisteak

Albistea

XII. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa barikuan, ekainaren 5ean

XII. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa izango da barikuan, ekainaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan Nestor Basterretxea aretoan, Bermeoko Udal liburutegiak adierazi duenez.  

Lehiaketa honetan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteak. Horrela, sariak kategorietan banatzen dira: LH 2 zikloa, LH 3 zikloa, DBH 1 zikloa,  DBH 2 zikloa eta batxilergoa.  

Sei irabazle egongo dira eta hauek liburuak, txeke bat Luma liburu-dendan gastatzeko eta diploma bat jasoko dituzte. Bigarren  sailkatuak ere sei izango dira eta hauei liburuak eta diploma bat bananduko zaizkie. Gainerako parte hartzaile guztiek ere diplomak jasoko dituzte.   

Horrez gain, iazko irabazleen ipuinekin osatutako liburuxka bananduko zaie ikastetxe guztietako umeei. Sari banaketa ekitaldi polita izango da eta Itziar Ituño ipuin kontalaria eta aktorea izango da aurkezlea.

 

 

01 / 06 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0