Albisteak

Albistea

Umeentzako jokoak, mendi martxa, tostada eta mus txapelketa, besteak beste, Demikuko jaietan

ermeoko Demiku auzoko jaiak ospatuko dira otsailaren 2tik aurrera eta hainbat ekitaldirekin ondo pasatzeko aukera izango dute herritarrek, besteak beste, umeentzako jokoak, tostada eta mus lehiaketa eta mendi martxa. Otsailaren 2an, Kandelaria Egunean,  astelehenean, goizeko 8:00etan txupinazoarekin emango zaio hasiera jaiari. 12:00etan meza nagusia izango eta ondoren luntxa.

Otsailaren 7an, zapatuan, mus txapelketa egingo da eta parte hartu nahi dutenek Bermeoko Kafe Antzokian eman behar dute izena. Otsailaren 8an, domekan, ekimen pila izango dira Demikun. Etxeko txikienek 11:30etik aurrera gozatzeko aukera izango dute umeentzako jolasak, marrazkiak eta buruhandiekin.

Ondoren, 13:00ean meza nagusia izango da eta ondoren luntx bat egongo da. Ostean, Demikuko III Tostada Txapelketa ere egingo da. Egun honetan, domekan, Demikura joan nahi dutenentzat taxi zerbitzua egongo da Lamerako geltokitik auzora eta prezioa laguneko euro bat izango da.

Bestalde, hurrengo domekan, otsailaren 15ean, hain zuzen be, Demikuko VIII. Mendi martxa egingo da. Informazio gehiago: www.demikumartxa.blogspot.com.es

Bermeoko Udalak Demikuko bizilagunei jai zoriontsuak opa dizkie eta herritar guztiak gonbidatu ditu jaietan parte-hartzera.

 

 

30 / 01 / 2015

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0