Albisteak

Albistea

Enplegu jardunaldiak Behargintzan abenduan

Bermeoaldeko Behargintzak abenduan ere enplegu jardunaldiak antolatu ditu langabetuei, lana bilatzerako prozesuan, laguntza eta aholkularitza eskaintzeko helburuarekin. Jardunaldiak  bi egunetan izango dira, abenduaren 11n eta 18an (eguenak), hain zuzen be,  Bermeoko Behargintzan  (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua). 

Abenduaren 11ko saioa 10:00etatik 12:00etara izango da eta jorratuko diren gaiak Aldi Baterako lan-enpresak eta enplegu web guneak izango dira (enplegu informazioa, enpresen eta lan eskaintzen informazioa sarean) .  

Abenduaren 18ko saioa 10:00etatik 13:00etara izango da eta Linkedin eremu profesionalera zuzendutako esperientzia handiko sare sozialari buruz arituko dira.  

Behargintzak gogoratu duenez, gaur egungo krisiaren ondorioz, egoera ezberdinak bizi dituzten langabetuak daude eta, horregatik, “askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute”. Hori dela eta, Behargintzak    enplegu jardunaldi hauek antolatu ditu lan bilketa aktiboan interesa duen edozein pertsonari zuzenduta. Bertan laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte. Interesa duten pertsona guztiak Behargintzako bulegoetara joan behar dira edo bere telefonora deitu behar dute. ( tel: 94 6179190 behargintza@bermeo.org).

 

 

 

 

09 / 12 / 2014

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0