Albisteak

Albistea

Busturialdeko Udalek kontrataziorako laguntzak emango dituzte

  • Eskualdeko enpresei bideratutako aurtengo aurrekontu osoa 242.934 eurokoa izango da.
  • Eskabideak egiteko azken eguna 2024ko otsailaren 29a da.

Busturialdeko Udalek, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak eta Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza Garapen Agentziaren bitartez, enpresei bideratutako dirulaguntza linea bat sortu dute kontratazioak egiteko. Helburua enplegua sustatzea  da eta, era berean, eskualdeko garapen ekonomikoa indartzea. Diru-laguntzak Busturialdeko udalek sustatu dituzte, eta Lanbide-EEZk lagundu ditu diruz.

Eskualdeko enpresei bideratutako aurtengo aurrekontu osoa 242.934 eurokoa da. Batetik, kontratu mugagabeak lagunduko dira, eta, bestetik, artisten eta ikuskizun publikoetako teknikari eta laguntzaileen iraupen mugatuko kontratuak.

Kontratuek, gutxienez, 3 hilabeterako izan beharko dute, eta, gehienez, 6 hilabeterako. Kontratuak lanaldi osorako edo gutxienez %50eko lanaldi partzialekoak izan beharko dira. Kontratatzen den pertsona Busturialdean erroldatuta egon beharko da, eta Lanbiden enplegu eskatzaile modura izena emanda. Emakumeak kontratatzeko dirulaguntzak %10 handiagoak izango dira.

Lanaldi osoko eta sei hilabete edo gehiagoko kontratuek, gehienez, 8.000 euroko dirulaguntza jaso dezakete. Gehienez, 10.000 eurokoa izan daiteke, berriz, kontratua lanaldi osokoa eta sei hilabetekoa denean, baldin eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboetako pertsona bat kontratatzen bada. Denbora partzialeko kontratuen edo hiru eta sei hilabete bitartekoen kasuan, dirulaguntza lanaldiaren edo lan egindako denboraren proportzionala izango da.

Diruz lagundutako kontratuak 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era artekoak izango dira kontratu mugagabeen kasuan, eta 2022ko uztailaren 1etik 2023ko abenduaren 31era artekoak kontratu mugatuenetan.

Eskabideak egiteko azken eguna 2024ko otsailaren 29a izango da, eta tramitazioa Bermeoko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko da.

Informazio gehiago nahi izanez gero,  Bermeoaldeko Behargintzara (Zubiaur tar Kepa 26-28, 1; tel. 96-617 91 90) eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak agentziara  (Alhondiga, 6; tel. 94-625 57 58) jo daiteke.

Deialdia arautzen duten oinarriak Bermeoko Udalaren webgunean (www.bermeo.eus) daude, bai eta eskabidea eta berori justifikatzeko eranskinak ere.

11 / 01 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0