Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Txibitxiagako igogailuari buruzko informazio saioa antolatu du

-Jendaurrean jarriko dituzte proiektuaren planoak, eta interesa daukaten herritar guztiei zuzendutako saioa izango da urtarrilaren 11koa.

Bermeoko Udalak Txibitxiagako igogailua jartzeko proiektuaren planoak erakusteko informazio saioa antolatu du. Datorren eguenean, urtarrilaren 11n, izango da, 19:00etan, Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. Proiektuak inguruko bizilagunen iriste erraztasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko helburua dauka.

Bermeoko Udaleko zinegotzi arduradun modura bertan egongo dira, hain zuzen ere, Zigor Uriondo Arrue eta Bitor Uriarte Anasagasti; Nadia Nemeh Shomaly alkateak ere parte hartuko du. Era berean, proiektua egin duen MaaB arquitectura enpresako arduradunen batek ere parte hartuko du, proiektuaren zehaztasunak emateko asmoz.

Data zehatzik ez badago ere, diru laguntzen kontuagatik, igogailua 2025. urterako amaituta egon beharko litzatekeela esan du Zigor Uriondo Arrue zinegotziak.

Interesa daukaten herritar guztiei zabalik dago informazio saioa, eta galderak erantzuteko zein zalantzak argitzeko tartea ere egongo dela zehaztu du.

08 / 01 / 2024

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0