Albisteak

Albistea

Abian da "Udako Liburutegia" Aritzatxuranzko bidean

  • Bermeotarren artean gustu eta adin guztietako irakurzaletasuna sustatu nahi da.
  • Etxola abuztuaren 26ra arte egongo da zabalik, eta maileguan hartu ahal izango dira liburuak eta aldizkariak.
  • Aurtengo berrikuntza gisa, hainbat tailer antolatu dira abuztuaren 4, 11, 18 eta 25ean, goizez eta arratsaldez

Bermeo, 2023ko abuztuaren 2an. Adin guztien artean irakurtzeko ohitura sustatzeko helburuarekin, Bermeoko Udalak "Udako Liburutegia" jarri du martxan. Aritzatxu hondartzaranzko bidean  etxola bat jartzean datza, nahi duten bermeotar guztiek liburuak eta aldizkariak maileguan har ditzaten, udan ere kultura sustatuz. "Udako Liburutegia" erabat doakoa izango da eta abuztuaren 26ra arte irekita egongo da honako ordutegian:

Astelehenetan: 16:00-19: 00

Asteartetik ostegunera:11:00-14:30/16:00-19:00

Aipatu behar da liburutegian dagoen materiala liburutegiko bazkide den edozein bermeotarrek jaso ahal izango duela. Bazkide ez direnek izena eman ahal izango dute beharrezko dokumentazioa betez eta liburutegira eramanez.

Aurtengo berrikuntza gisa, hainbat tailer antolatu dira goizez, 12:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:30etik 18:30era:

Abuztuak 4: Birzikla tailerra

Abuztuak 11: Ipuinetako pertsonaiak

Abuztuak 18: Arte sortzailea

Abuztuak 25: Eskulan dibertigarriak

02 / 08 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0