Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak eta BBK-k eragin sozial positiboko ekimenak bultzatu dituzte “Herriz herri” programaren bitartez

-Bermeotarrek aukera berdintasuna, gizarteratzea eta lurraldearen garapena sustatzea helburu duten hiru ekimenetan parte hartu ahal izango dute, besteak beste: Eup!, Eten digitala tailerra eta Feriak

Bermeon, 2023ko otsailaren 15ean.- Bermeoko Udalak eta BBK-k indarrak batu dituzte “Herriz Herri” programaren bidez, herrian gizarte-proiektuak bultzatzeko. Aukera-berdintasun, gizarteratze eta lehiakortasun jasangarriaren eta GJHen ikuspegitik lurraldearen garapenaren alde egiten duten ekintzak lantzea helburu duen programa hau gaur goizean bertan aurkeztu dute Idoia Platas Bermeoko alkateordeak eta Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak.

Gauzak horrela, 2023an zehar, bermeotarrek herrian eragin sozial positiboa lortzea helburu duten hiru ekimenetan parte hartu ahal izango dute, besteak beste: Eup!, Eten digitala tailerra eta Feriak.

Eup! merkatariei zuzendutako prestakuntza-saio batzuk dira. Xedea, beren trebetasun digitalak hobetzea da, euren garapen digitala bultzatuz, tokiko merkataritzaren eskaria sustatzeko tresnak eskainiz edota salmenta kanalak zabalduz.

Bestalde, Eten digitala izeneko tailerrak eten digitalak helduengan eta adinekoengan dituen ondorio negatiboak minimizatzeko lan egiten du, smartphoneak eta kolektiboarentzat interesgarriak diren aplikazio batzuk erabiliz, hala nola SOS Deiak, Osakidetza, WhatsApp edo online bankaren aplikazioak.

Eta, azkenik, Feriak proiektuari esker, BBK-k Bermeoko Udalari lagunduko dio bere Azoka antolatzen, lehen sektorearen bideragarritasuna bermatuz, zuzeneko salmentarako bideak herritarrei hurbilduz eta tokiko produktuei eta kontsumo arduratsuari balioa emanez.

Idoia Platas Bermeoko alkateordeak adierazi duenez, “Udalak ekimen honetan parte hartu nahi izan du, adin guztietako bermeotarrei eta hainbat kolektibori aukera ematen dielako aukera-berdintasun, gizarteratze eta lurraldearen garapenaren alde egiten duten hiru proiektutan parte hartu eta gozatzeko. Herritarrak inplika daitezen nahi dugu, eta programa honen parte izatera animatzen ditugu hemendik”.

Bestalde, Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak aurkezpenean azaldu duenez, “proiektu honen bitartez, BBK-k bizkaitarren kohesio eta ongizatearekiko konpromisoa adierazten du, aurkezpenean bertan Nora Sarasola BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak azaldu duen bezala: “BBK-n gure Gizarte Ekintzak lurraldeko udalerri guztietan eragina izateko konpromisoa dugu, guztiontzako Bizkaia eraikitzeko, inklusiboa, oparoa, kohesionatua eta jasangarria. “Herriz Herri” ekimenarekin, udalekin batera, proiektuak garatuko ditugu lehen sektoreari laguntzeko, adinekoen bakardadearen aurka borrokatzeko, eten digitala murrizteko edo klima-aldaketaz kontzientziatzeko eta, horrela, gizarte osoaren erronkei aurre egiteko”.

15 / 02 / 2023

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0