Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu gaur gauean osasun publikoaren aurkako ustezko delitu bat leporatuta

-Gauez egindako kontrol honetan bi pertsona hauei 350 gramo haxix, 150 gramo marihuana eta dirua aurkitu diete

-Udaltzaingoak pertsona hauek atxilotu ostean, eginbideak Gernikako Ertzaintzak egin ditu

Bermeon, 2022ko martxoaren 25ean.- Bermeoko Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu gaur gauean egin duten ohiko trafiko kontrol batean. Pertsona hauek gelditzerakoan, 350 gramo haxix, 150 gramo marihuana eta dirua aurkitu dizkiete eta momentuan atxilotu dituzte osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta. Udaltzaingoak pertsona hauek atxilotu ostean, eginbideak Gernikako Ertzaintzak egin ditu.

“Aste honetan segurtasun uhalaren erabilera kontrolatzeko kanpaina burutzen ari gara eta gaur gauean burutu dugun kontrol batean bi pertsona atxilotu ditugu legez kanpoko substantziak gainean izateagatik. Atxiloketak burututa, lankideek atxilotuak Gernikako Ertzain-etxera eraman dituzte hauek beharrezko eginbideak egin ditzaten. Atxilotuak hurrengo orduetan Gernikako Instrukzio Epaitegiaren eskuetan jarriko dira. Kaletik droga kantitate garrantzitsua kentzea lortu dugu”, adierazi du Bermeoko Udaltzainburuak

25 / 03 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0