Albisteak

Albistea

Bermeoko Gabonetako Erakusleihoen Txapelketaren irabazleek euren sariak jaso dituzte

Txapelketaren irabazleak Neskutz ile-apaindegia eta Maiz arropa denda izan dira eta establezimendu hauen arduradunek 250 euroko saria jaso dute

Aitziber Maguregui izan da herritarrei zuzendutako zozketa irabazi duena eta denda parte hartzaileetan gastatzeko 500 euro jaso ditu 

Bermeon, 2020ko urtarrilaren 14an.- Emakumeentzako eta gizonentzako arropak saltzen dituen Maiz denda eta Neskutz ile-apaindegia izan dira Bermeoko Gabonetako Erakusleihoen Txapelketaren irabazleak. Maiz arropa dendak epaimahaiaren saria jaso du eta Neskutz ile-apaindegiak herritarrena; izan ere, herritarrek euren botoekin erakusleiho ederrenak aukeratzeko eta, bide batez, parte hartzen duten 38 establezimenduetan 500 euro gastatzeko zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Aitziber Maguregui herritarra izan da zozketa honen irabazlea. Bi establezimenduetako arduradunek aurtengo txapelketa irabazi dutela ziurtatzen duen oroigarria ere jaso dute gaur goizean. 

Bermeoko Gabonetako Erakusleihoen Txapelketa abenduaren 9tik 18ra egin da eta 38 establezimenduk parte hartu dute. Bi sari eman dira: batetik, herritarrek erakusleiho onenari emandako saria, 250 eurokoa, Neskutz ile-apaindegiak irabazitakoa, eta, bestetik, epaimahaiak erakusleiho onenari emandako saria, 250 eurokoa eta Maiz-ek lortutakoa.

 Herritarrek euren botoekin erakusleiho ederrena aukeratzeko eta, bide batez, 500 euro gastatzeko zozketan parte hartzeko aukera izan dute. Horretarako, parte hartu duten establezimenduen izenak jasotzen dituen liburuxka batzuk banatu dira, eta erakusleihoak ikusi eta merkatarien zigilua lortu ondoren, herritarrek gustukoena bozkatu dute. 

Herritarrek euren botoak abenduaren 9tik 18ra bitartean eman dituzte Bermeoko Kultur etxean, Turismo bulegoan, Berhazen eta Behargintzaren bulegoetan eta parte hartu duten pertsonek 500 euroko saria irabazteko lehiaketan parte hartzeko aukera lortu dute. Diru hori denda parte hartzaileetan gastatu du Aitziber Maguregui irabazleak. 

Epaimahaia:

Epaimahaia osatu dute Busturialdeko Merkataritza Bulegoko arduradunak, Bermeoko Barrueta elkarteko kide bik eta Arte Ederretan aditua den Bermeoko herritar batek. Pertsona hauek establezimenduen erakusleihoak baloratu dituzte hainbat ezaugarri kontutan hartuta: irudi komertziala eta produktuaren aurkezpena, sormena, kalitatea, iluminazioa, modernitatea eta berrikuntza. 

Bermeoko Udalak Bertonen laguntzarekin Gabonetako Erakusleihoen Txapelketa antolatu du; izan ere, Udalaren helburua da Bermeoko erakusleihoen apainketa bultzatzea, herriko kontsumoa bultzatzeko. 

Gaur goizean egin den prentsaurrekoan, Kepa Zumeta Bermeoko zinegotziak establezimendu parte hartzaile guztiei eskerrak eman eta Neskutz ile-apaindegiari eta Maiz arropa dendari zorionak eman dizkie egindako lanarengatik. Era berean, erakusleihorik ederrenak aukeratzen lagundu duten herritar guztiei ere eskerrak eman dizkie eta zozketaren irabazlea ere zoriondu du. 

14 / 01 / 2020

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0