Albisteak

Albistea

Bermeon 15 gaztek parte hartuko dute laneratzeko aukerak ematen dituen 'Txertatu merkatuan' proiektuan

EAEko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91.89an

 

 

‘Txertatu Merkatuan’  proiektua langabezian dauden eta gehienezko prestakuntza erdi mailako Lanbide Heziketa duten 16 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutakoa da. Proiektu honen bidez, aipatutako gazteei laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko aukerak eskaini nahi zaizkie. Bermeon abenduaren 15etik maiatzak arte 15 gaztek parte hartuko dute proiektu honetan. 

Irune Ormaetxeak, Behargintzako zinegotzi arduradunak azaldu duenez, ‘Txertatu Merkatuan’ programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobiak hartzen ditu oinarritzat, horien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua honakoa da: pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta auto-estimua areagotzea, metodologi berritzaileak erabiliz. 

‘Txertatu Merkatuan’ programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du, eta honako bi fase hauetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu. Bi fase horiek aldi berean garatzen dira. 

Egokitu izeneko fasea gizarteratzeko eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartze prozesu bat hasten du, pertsonak egunero egiten dituen jardueren identifikazioaren bidez (esaterako, skateak tuneatzea, tresneria Internet bidez saltzea, estetika-lan partikularrak…), lan-profil bat eraikitzea ahalbidetzeko. 

Horretarako, metodologia berritzailea erabiliko da.  Egokitu fasean banakako eta taldeko saioak landuko dira, 110 ordu guztira, hain zuzen ere. 

Trebatu fasean “Merkataritzako Jarduera lagungarriak” ziurtagiri profesionala eskainiko da, 270 ordu, alegia. Horietatik, 90 ordu praktikak izango dira enpresetan. 

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan dago ‘Txertatu Merkatuan’ proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %91,89an. 

04 / 12 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0