Albisteak

Albistea

'Skate or Due' jaialdiaren zazpigarren edizioa bihar, irailaren 30ean, Bermeon

Bermeoko Jose Done ikastetxeko skate parkearen 12. urteurrena ospatzeko, herriko Skateruek kirol elkarteak, Bermeoko Udalaren laguntzarekin, ‘Skate or Due' jaialdia egingo du bihar, zapatuan, irailaren 30ean. 

Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute Horrela,  12:00etatik 14:00etara txiki skate egiteko aukera izango da eta 12 urtera arteko ume eta gaztetxoek txapelketa eta jokoetan parte hartu ahal izango dute. 

Arratsaldean, 17:00etan open-a egingo da, eta 18:30etik aurrera Best Trick txapelketa, jam, lasterketak eta azken gudaria, besteak beste, izango ditugu. 22:00etatik 02:00etara, musikaren txanda izango da, herriko taldeen kontzertuak izango baitira, hain justu: Salitre, Puro Odio, Revertt, Wicked Wizzard eta Magnetico Grupo Robot. 

Eguraldi txarra eta euria egingo balu, hurrengo astera atzeratuko litzateke jaialdia, urriaren 7ra, hain zuzen ere. 

Azken egunotan skate parkea antolatzen ari izan dira Skateruek kirol elkarteko kideak. Horrela, sortutako arrakalak bete eta zorua konpondu dute, eta, ondoren, pintura bereziarekin margotu dute pista biharko prest egoteko.

 

 

 

29 / 09 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0