Albisteak

Albistea

Bermeoko historia kontatzen duten bederatzi paneletan QRak jarri dira bideo laburrak ikusi ahal izateko

 

Bermeoko Udalak gure historia kontatzen duten bederatzi panel jarri zituen Bermeoko toki esanguratsuenetan, herria ezagutzeko ibilbide interesgarria osatuz eta, aldi berean, Alde Zaharrera sartzeko gonbidapena eginez. Orain, pauso bat gehiago eman du; panel horietan QR-ak jarri ditu, eta, horien bidez, bisitariek eta herritarrek gure historia, ohitura eta jaiei buruzko bideo txikiak ikusteko aukera izango dute.

“Bideo horiek panela kokatuta dagoen toki bakoitzeko historia edota gure herriko tradizio, ohitura eta jaiak erakusten dituzte era orijinalean, bai bermeotarrek bai turistek, ikusi eta gozatu ahal izateko”, azaldu du Irune Ormaetxeak, Turismo zinegotziak. 

Panelak honako tokietan daude: San Juan Portalen, Prantzizko Deuna Atean, Gaztelun, Torronteron, Portuzarran, Baztarren, Talan, Goiko Plazan eta Gaztelugatxeko Donienen.

Turismo zinegotziak gogoratu duenez, paneletan toki bakoitzeko informazioa ematen da era erakargarrian, argazki batekin batera. Horrez gain, plano batzuk ere osatzen dute panelak, eta plano horietan beste panelen kokapenen berri ematen da, kalez kaleko ibilbide interesgarri bat osatuz. “Orain paneletako QR-en bidez, gure herriari buruzko bideo labur erakargarriak ikusteko aukera ere izango dugu”, gaineratu du.

Horrela, panelen bidez osatutako ibilbide horrek, Ormaetxearen ustez, “aukera paregabea eskaintzen du, bai bermeotarrei bai turistei, gure herria eta gure kaleak eta txoko politenak ezagutzeko. Orain, gainera, QRen bidez, bideo labur batzuekin Bermeoren historia, jaiak eta pasadizoak era orijinalean ezagutzeko aukera ere eskainiko du”. Hortaz, pertsona guztiak gonbidatu ditu panelekin osatutako ibilbidea egitera eta Bermeoko paisaiaz eta historiaz gozatzera.

31 / 03 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0