Albisteak

Albistea

BERMEOKO KULTUR ETXE AZPIAN DAUDEN GARAJEETAN SORTUTAKO SUTEA ITZALI DA, BAINA GAUR EZIN IZANGO DA SARTU EZ GARAJERA EZ KULTUR ETXERA

Gaur, martitzenean, otsailaren 21ean, 12:30ak bueltan, sute bat sortu da Bermeoko kultur etxe azpian dauden garajeetan, Alde Zaharrean. Herri Babesa, suhiltzaileen hiru kamioi, Udaltzaingoa eta Zerbitzuetako langileak lanean egon ondoren, sutea 13:30ak inguruan kontrolatzea eta itzaltzea lortu dute, baina gaur ezinezkoa izango da Kultur etxe osora edota garajeetara sartzea.

Sutea sortu denean Kultur etxea jendez hustu da, garajeetara sartzea debekatu da, eta Kultur etxe inguruko kaleak itxi dira, segurtasuna bermatzeko.

Lehenengo momentu batean egindako balorazioan, garajeko hirugarren solairuko bi kotxe dira kaltetu direnak, baina oraindik balorazio zehatzagoa egin behar da kalteak zenbatzeko. Ildo berean, ikuskapena eginda gero erabakiko da kultur etxea eta garajea noiz irekiko diren

21 / 02 / 2017

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0