Albisteak

Albistea

Behargintzak hiru ikastaro eskainiko ditu azaroan

 

Bermeoaldeko Behargintzak arlo ezberdinetako hiru ikastaro eskainiko ditu azaroan. Aipatutako ikastaroak hauek dira: Oinarrizko Ofimatika ikastaroa, Aldamio Metalikoak muntatzeko ikastaroa, eta erakunde sozialetan mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiriaren modulu bat. Hiru ikastaroetan izena emateko epea zabalik du Behargintzak azaroaren 18ra arte. 

Oinarrizko Ofimatika ikastaroa 40 ordutakoa izango dela azaldu du Behargintzak.

Bestalde, Aldamio Metalikoen muntatzeko ikastaroa 35 ordukoa da. Behargintzak adierazi duenez, bertan, aldamio metalikoen muntaketari buruzko formazioa emango da, eta, aldi berean, laneko arriskuen prebentzioaren berri emango zaie parte-hartzaileei. 

Horrez gain, Behargintzak “Mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa ematea erakunde sozialetan” izeneko profesionaltasun ziurtagiriaren 100 orduko modulu bat eskaintzea aurreikusten du. 

Aipatutako ikastaroei buruzko informazioa nahi duten pertsonek Behargintzako edo Bermeoko Udaleko webgunean (<u>www. bermeo.eus/Behargintza.Html/ </u>www.bermeo.eus,) edo/eta Behargintzaren egoitzan jaso ahal izango dute (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua, telef: 94 6179190 behargintza@bermeo.eus).

03 / 11 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0