Albisteak

Albistea

Ongintza kaletik Arresi kalera doan aldatsa kontrako norabidean ez erabiltzeko eskatu du Udalak

 

Benito Ibarrolazak, Udaltzaingo eta Zerbitzuetako zinegotziak, azaldu duenez, “azken aldi honetan hainbat izan dira Ongintza kaletik Arresi kalera doan aldatsa kontrako norabidean erabili duten ibilgailuak eta horrek arrisku handiak sortarazten ditu, bai beste ibilgailuentzat bai oinezkoentzat”. 

Azaldu duenez, “nahiz eta kale hori kontrako norabidea dela adierazten duen seinaleztapena argia” izan, “Alde Zaharreko kamaren irudiek adierazten dutenez, aipatutako nahiko kasu ematen ari dira”. “Horregatik kale hori kontrako norabidean ez erabiltzeko deia egin nahi diegu herritarrei, izan ere, oso arriskutsua da, istripuren bat gertatu daitekeelako”, nabarmendu du.

Hortaz, “guztion segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Ongintza kaletik Arresi kalera  doan bidea kontrako norabidean ez erabiltzeko deia” egin du Ibarrolazak. Horrela egiten ez dutenek dagokien isuna izango dutela ere gogoratu du. 

Benito Ibarrolazak trafiko neurriak errespetatzea ezinbestekoa dela guztion segurtasuna bermatzeko nabarmendu du. 

Alde Zaharreko oinezkoen gunea 

Bestalde, azaldu duenez, badira premiazko hainbat kasu, nahiz eta Alde Zaharrean baimenduta ez egon, Alde Zaharreko oinezkoen gunera ibilgailuarekin sartu beharra dutenak. “Kasu horietan, sartzen diren momentuan edo ahalik eta arinen, Udaltzaingoari abisua emateko eskatzen diegu herritarrei”, eskatu du. 

Ildo berean, guardiako farmazia Alde Zaharrean dagoenean, eta kotxez sartzeko beharra dagoenean, jarraian Udaltzaingoari abisua emateko eta farmaziako frogagiria aurkezteko eskatu du Zerbitzuetako zinegotziak. 

 

28 / 09 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0