Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalaren 2015eko aurrekontuaren eta diruzaintzaren gerakinaren emaitza positiboa izan da

 

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, Bermeoko Udalaren 2015eko aurrekontuaren eta diruzaintzako gerakinaren emaitza positiboa izan dela adierazi du. “Udal aurrekontuaren emaitza 430.473 eurotakoa izan da eta 113.138 eurotako diruzaintza gerakina daukagu”, zehaztu du. Izan ere, joan den ostegunean, apirilaren 14an, egindako Osoko Bilkuran 2015eko Bermeoko aurrekontuaren kitapenaren berri eman zuen. 

Era berean, Bermeoko Kirol Patronatuko aurrekontuaren kitapena eta Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko aurrekontuaren kitapenaren berri ere eman zuen alkateak. 

Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko aurrekontua negatiboa izan da 36.099 eurotan, baina diruzaintzako gerakina positiboa, 34.394 euro, hain zuzen be.

Kirol Patronatuaren kasuan biak positiboak izan dira, aurrekontuaren emaitza 59.672  euro izan da eta diruzaintzako gerakina 169.875 euro. 

Datu hauek egindako aurreikuspenak eta kudeaketa ekonomikoa  “oso ona” izan direla adierazten dutela esan du Bermeoko alkateak. Izan ere, horri esker, besteak beste, “diruzaintzako egoera hobetu da” eta “hornitzaileen ordainketa epeak ere asko hobetu dira”.

 

Datu ekonomiko hauek “ahalegin handiak” eginda lortu direla adierazi du alkateak, “aurreikuspenetan, gastuaren kontrolean, eta kobrantzatan zorroztasuna izan da nagusi eta horrek Udalaren egoera ekonomikoa asko hobetu du”.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

19 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0