Albisteak

Albistea

Berbalagunek udabarriko albistegia kaleratu du eta martxan du lehiaketa

 

Berbalagunek aurtengo ikasturteko hirugarren albistegia, udaberriko albistegia, hain zuzen ere, kaleratu du eta bertan, besteak beste, martxan duen lehiaketari buruzko galdetegia jasotzen du.

Horrela, Berbalagunen albistegian euren ekimenei buruzko informazioa jasotzen da era grafiko eta ikusgarri batean. Hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenen ezaugarriak eta datak jakinarazten ditu eta egindakoen argazkiak ere ikusteko aukera eskaintzen du.

Ildo honetan, Gurasolagun, Arrain Azokara bisita, Erromeridxe, udako taldearen hasiera eta beste hainbat ekimenen berri ematen digu.

Bestalde, albistegi honen bidez, lehiaketan parte hartzeko aukera dugu, izan ere, Berbalagunen lehiaketaren galdetegia jasotzen du. Lehiaketan parte hartzeko azken eguna apirilaren 29a da.

Erantzunak hainbat bide erabiliz bidali daitezke, Berbalaguneko blogaren eta facebookaren bidez, Euskera Sailaren web gunearen bidez edo leku hauetan utzi daitezke: Euskal Gunea, Kultura Etxea, Liburutegia, Hizkuntza Eskola, Irish pub, Batun batun taberna eta Kafe Antzokia.

Saria Errigorako saskia izango da, Errigora ekimenaren bitartez, Nafarroa hegoaldeko lurreko produktuak zabaltzen dira eta euskararentzako laguntza bideratzen da eta lehiaketan parte hartuz, Bermeoko Berbalagunek helburu horregaz bat egiten dute.

Bermeoko Udalak lehiaketa honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak.  

 

 

 

 

 

12 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0