Albisteak

Albistea

Bermeoko Udala Aritzatxu hondartzarako bidea konpontzen ari da

 

Bermeoko Udala Aritzatxu hondartzarako bidea konpontzen ari da erabiltzaileen irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko helburuarekin, Benito Ibarrolazak, Zerbitzuetako zinegotziak, adierazi duenez. 

Horrela, asfaltatze lanak egiten ari dira Aritzatxu hondartzara doan bidean. Bide horretako zati batzuetan gainera, batez ere aldatzetan, zoladura berezia erabiliko du Bermeoko Udalak, jendeak laban ez egiteko eta bide hau segurua izateko.

 

07 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0