Albisteak

Albistea

'Mollie Malone' umeentzako antzerkia apirilaren 15ean, barikuan, Bermeoko Kafe Antzokian

 

Txalo produkzioak konpainiaren eskutik, ‘Mollie Malone’ umeentzako antzerkia egongo da ikusgai apirilaren 15ean, barikuan,  Bermeoko Kafe Antzokian 18:30ean. 

Mollie Malone da antzezlan honen protagonista; Mollie Malone neska oso berezia da eta bere aitonaren erloju-dendara doa bere urtebetetzean. Ustekabean, abentura zirraragarria biziko du eta lau pertsonai berezi ezagutuko ditu. 

Beraiekin jolastu, barre egin, hausnartu eta denboraz gozatzea oso garrantzitsua dela konturatuko da. Istorio magiko eta dibertigarria da ‘Mollie Malone’, bukaera harrigarri batekin. 

Sarrerak 4 euro dira eta jadanik salgai daude Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean, BBKko orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es.  Leihatilan egun berdinean, barikuan, salduko dira, 17:30etik aurrera, sarrerak gelditzen badira.

 

 

 

 

05 / 04 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0