Albisteak

Albistea

Martxoaren 29tik apirilaren 4ra Gainzabal tunelean Mundakatik Bermeora astiro joateko bidean trafikoa itxiko da

 

 

Saihesbideko lanen arduradunek Bermeoko Udalari jakinarazi diotenez, Gainzabala tunelean, Mundakatik Bermeora, astiro joateko bidean trafikoa itxiko da martxoaren 29ko gauetik eta apirilaren 4ko goizaldera arte, tunelean margotze lanak egin behar direlako. Horrela, martxoaren 29tik eta apirilaren 4ra arte Mundakatik Bermeora bide arina erabili ahal izango da. 

Ildo berean, lan hauek egiteko, apirilaren 4ko gauetik eta apirilaren 9ko goizaldera arte, Gainzabala tunelean Bermeotik Mundakarako bidean trafikoa itxiko da eta trafikoa Mundaka-Bermeo bide arinetik bideratuko da. Apirilaren 4tik 9ra izango diren aldaketak gauean bakarrik izango dira, lanak gaueko ordutegian egingo direlako.

 

23 / 03 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0