Albisteak

Albistea

'Scrapbooking' tailerra apirilean Bermeoko Kultur etxean

Scrapbooking, objektuak pertsonalizatzeko teknika, jorratuko duen tailerra eskainiko da Bermeoko kultur etxean apirilean 6an, 13an eta 20an, 19:00etatik 21:00etara. 

Scrapbooking koadernoak, agendak, liburuak, argazki albumak eta bestelakoak norberaren gustura egokitzeko teknika da eta honek munduan zehar geroz eta jarraitzaile gehiago ditu. 

Beraz, tailer honetan parte hartu nahi dutenek jadanik izena eman ahal dute Bermeoko kultur etxeko Kultura eta Hezkuntza sailean. Prezioa 40 eurokoa da 8-12 ikasle batzen badira eta 55 eurokoa 6, 7 ikasleko taldearekin. 

16 / 03 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0