Albisteak

Albistea

Bermeoko Udaleko Euskara Sailaren www.bermeo-euskaraz.eus web guneak hobekuntzak ditu

 

 

 

Bermeoko Udaleko Euskara Sailaren www.bermeo-euskaraz.eus web gunean hainbat hobekuntza egin dira. Web gune hau martxan jarri zenetik bere helburua izan da euskararen normalizazio lanean beste tresna bat izatea . Egindako hobekuntzekin erabilgarriagoa  izatea bilatzen da, izan ere, oraindik aurrera telefono mugikorretan, tabletetan eta smarphone-etan, besteak beste, kalitate onean ikusi eta erabili ahal izango da. 

Bestalde, www.bermeo-euskaraz.eus web guneko azalean bi albiste finko agertzen ziren, eta  orain hainbat dira ikus daitezkeen albisteak sistema mugikor baten bitartez. Lehenengoz gaurkotasun gehien duen albistea ikusi ahal izango da, eta jarraian interesdun beste albiste batzuk  sistema mugikorraren bidez. 

Bermeoko Udaleko Euskera Sailak gogoratu duenez, www.bermeo-euskaraz.eus web gunean Euskara Sailean alor guztietako pertsonei (merkatariak, ostalariak, gurasoak,ikasleak, kirolariak…) eskaintzen zaizkien zerbitzuen eta baliabideen berri ematen zaie, hainbat zerbitzu on-line eska daitezke  eta egitasmo, diru-laguntza, albiste eta hainbat ekimenen inguruko informazio osoa eta argia jasotzen da. “Erabiltzaileak era dinamiko batean euskararen inguruko informazioak jaso ahal izango ditu web gune hau erabiliz”, adierazi du.

Horrez gain, euskaltegi eta Berbalagunerako sarrera zuzenak badaude web gunean eta bakoitzaren euskara maila ezagutzeko test praktiko bat ere egin dezakete erabiltzaileek www.bermeo-euskaraz.eus web gunean.

“Web gune praktiko eta dinamiko honek informazio osatua eskaintzen die arlo guztietako profesionalei, gurasoei, ikasleei, kirolariei, eta, azken finean, euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei eta gainera orain telefono mugikorretan eta tabletetan ere kalitate oso onarekin ikusi eta erabili daiteke.  Beraz, guztiak animatu nahi ditugu web gunea bisitatzera eta erabiltzera”, nabarmendu du.  Web gune honetara www.bermeo.eus bidez ere sartu ahal dira erabiltzaileak.

 

 

 

 

 

 

08 / 03 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0