Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Enpresei diru-laguntzak emango die langabetuak kontratatzeko Busturialdeko Udalen izenean

32 kontratu egitea aurreikusten da eta bideratutako aurrekontu osoa 96.000 eurokoa da

Busturialdeko Udalek, Behargintza eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenaren bidez, kontratazioak egiteko eskualdeko enpresentzat diru-laguntza linea bat eratu dute. Bermeoko Udalak bideratuko ditu tramite guztiak langabetuentzat 32 lanpostu sortzea helburu duten 96.000 euroko diru-laguntza hauek emateko.

 Diru-laguntza hauen helburua da enplegua sustatzea eta eskualdeko garapen ekonomikoa bideratzea. Laguntzak Busturialdeko Udalek sustatu dituzte, eta Lanbide-EEZk eman du diru-laguntza, 2015eko martxoaren 25ean emandako ebazpenean.

 Bermeoaldeko Behargintzak azaldu duenez, kontratuek gutxienez hiru hilabeterako eta lanaldi osokoak eta edozein kontratu mota erabili ahal izango da, prestakuntza eta ikasketa kontratuak izan ezik. Lan kontratua 3 hilabete baino gehiagokoa izan daiteke, baina diru-laguntza gehienez 3 hilabetekoa izango da.

 Lanaldi osoko hiru hilabeterako kontratuetarako gehienez 3.000 euroko diru-laguntza emango da, (soldataren kostuaren %75a gehienez), eta Lanbiden enplegu eskatzaile izena emandakoak kontratatu behar dira. Bestalde, gutxienez 5 kontratu 55 urte baino gehiago dituzten langabetuei bideratuta daude eta 14 kontratu langabezian dauden emakumeentzako. Diru-laguntza hauek beste diru-laguntza batzuekin ez dira bateragarriak.

 KONTRATUAK EGITEKO EPEA

 Kontratuak egiteko epea 2015eko ekainaren 22tik 2016ko maiatzaren 31ra artekoa  izango da eta 32 kontratu egitea aurreikusten da. Bideratutako aurrekontu osoa 96.000 eurokoa da.

 Deialdia Bizkaiko Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da (2016/01/27) eskabidea aurkezteko epea, eta 2016ko otsailaren 22an bukatuko da.

 Deialdi hau arautzen duten oinarriak eskuragarri egongo dira Bermeoko Web orrialdean, Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintzan eta Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenen web gunean. Eskualdeko Garapen Agentzietan argitu daiteke gai honi buruzko edozelako zalantza. (Bermeoaldeko Behargintzan 94 617 9190 -behargintza@bermeo.org / Lanbide Ekimenak Gernika-Lumo 94 6255758 - enpresa@lanbide-ekimenak.com).

 

29 / 01 / 2016

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0