Herritarrek parte hartzeko araudia dago eta argitaratzen da
Partaidetza: Funtzionamendu arauak
Parte hartzeko bestelako moduak:
KOMUNIKAZIO ZUZENA ETA PARTE HARTZEA
Parte hartu ahal izateko, informazio guztia jasotzea eta alde biko komunikazio bat sustatzea nahitaezko ikusten dau Udalak. Herriaren eritzia eta kolaborazioa ezinbestekoak dira, egiten dan udal kudeaketa, herritarrek daukien beharrizan eta espektatibekin bat egin daian. Eremu honetan zer eskaintzen deutsu Udalak?
Bermeoko Udalaren ekimenak, proiektuak, erabakiak, jardunaldiak, kanpainak, emanaldiak, lehiaketak…, azken finean, Udalaren ekimen guztiei buruzko informazioa herritarren eskura jartzea, herritarrak informatuta egoteko eta gardentasuna bermatzeko, honako bideak erabilita:
1.- Komunikabideei zuzendutako lana.
2.- Bermeoko Udaleko web gunean agertzen diran edukiak, adibidez: albisteak, prentsa atala eta gai konkretuen inguruko web gune zehatzak egituratuta:
Liburutegia
GIZ: Gazte informazio zerbitzua
4.- Hilero Bermeon Zer? Publikazioan gertakari, jakin beharreko eta ekimen zehatzak ere gaineratuta.
Alde bakarreko eskaintza gainditu eta zure parte hartzea sustatzeko gainera be honako aukerak dituzu:
1.- Inkestak: Urte birik behin, udalak eskaintzen dauzan zerbitzuen asetasun mailea neurtzen dau inkesta bidez, herritarren espektatibak ezagutzeko eta beharrizanak antzemateko.
Azkenak, 2022ko otsailan egin ziran. 400 inkesta egin ziran eta emaitzak ikusgai dagoz, aurreko urteetako inkesten emaitzekin batera.
2.- Parte hartze Prozesua: Zure eritzia aurrez aurre emon eta partekatzeko aukera daukazu, gaien arabera antolatzen diran parte hartze taldeetan. Lankidetza.
3.- Alde biko komunikazioa:
Sare sozialak horien bitartez herritarrengana heldu eta alde biko elkarrizketak posible egiteko.
Gazteei zuzendutako informazio guztia jasotzeko: BERMEO GIZ
4.- Abisuak Kexak eta iradokizunak: Udal jardunean parte hartzeko azken aukera honek udala eta herria hobetzen laguntzen dau, herritarraren eta udalaren arteko elkar lana sustatuta. Hurrengo atalean garatzen dira parte hartzeko bide honen aukera guztiak.
010 (94 617 91 00)