Prentsa

Prentsa

Marketin Gastronomikoari buruzko ikastaroa antolatu du Urremendik

Urremendi Landa Garapen elkarteak Marketin Gastronomikoari buruzko ikastaroa antolatu du 2019ko Ekintza Planaren baitan. Hiru orduko taldeko formakuntzak eta ordu bateko aholkularitza pertsonalizatuak osatzen dute ikastaroa.

Eskualdeko edozein enpresa turistikok parte hartu ahalko du ikastaroan. Parte hartzeko asmoa daukatenek, bihar dute izena emateko azken eguna.

Hiru orduko formakuntza ikastaroa azaroaren 19an (martitzena) izango da, 10:00etan, Muxikako Berroja Upategian. Marketin Gastronomikoan aditua den Erika Silvak emango du formakuntza ikastaroa. Aholkularitza pertsonalizatua emateko bisitak, bestalde, azaroaren 19an, 20an eta 21ean izango direla azaldu dute Urremenditik. Lehentasuna izango dute Euskadi Gastronomika Klubeko kideek eta Urdaibaiko Esentziaken parte hartzen duten enpresek.

BUSTURIALDEKO HITZA

14 / 11 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0