Agenda
Anjel Lertxundi itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian. Semea amari mintzo zaio, jakinagatik ere amak ezin diola erantzun: «Zergatik haserretzen zen aita zurekin, zer zegoen zuen konpon ezinaren atzean?, eta ez nuke bide horretatik segitu nahi, baina nik ez nuen zuen kodea ondo ulertzen eta galduta nengoen. Ulertu egin behar nuen ikusten nuena, itzuli egin behar nuen nire ume-kodearen arabera». «Ni eta nire doblea, ni eta Fidel ari gara narratzailearen ahotik: ahots bat bitan banatua modu aleatorioan, kontakizunari bizitasuna ematea beste helbururik gabe. Bada, talaia bakar bat aski ez eta bi hautatu nituen kontakizun honi ekiteko orduan: ahots baten ordez bi, nire buruaren defentsan». «Bada, ordea, horrek baino gehiago kezkatzen nauen zerbait: […] nire bizitzan halako garrantzia duten pertsonek ezin didate didazue? erantzun. Aitak, hil zelako; Martak, ez duelako ezer ja... ».
Data: 2026/01/15 - 2026/01/15
Ordua: 18:15 - 19:45
Non egiten da: Liburutegia
Antolatzailea: Bermeoko Udala
| Evento | Categoria | Fecha |
|---|---|---|
| UDAKO LIBURUTEGIA / BIBLIOTECA DE VERANO | Tala | 13/07/2026 |
| Zesta partiduak - Partidos Cesta Punta | Artza frontoia / Frontón Artza | 19/07/2026 |
| Kirola / Deporte ATEAK ZABALIK, ZESTA PUNTA | Artza frontoia | 21/07/2026 |
| Jaia / Fiesta MADALEN BEZPERA: BAZTARRE KALEKO JAIAK | Baztarre | 21/07/2026 |
| Kalejira / Pasacalles KANTA KANTA LORUE | Goiko Plaza | 21/07/2026 |
| Jaia / Fiesta MADALEN EGUNA | Goiko Plaza | 22/07/2026 |
| Musika / Musica DJ GABANNA | Bermeoko Kafe Antzokia | 23/07/2026 |
| Musika / Musica KONTZERTUAK | Bermeoko Kafe Antzokia | 24/07/2026 |
| Azoka / Feria MERKATU TXIKIA: BIGARREN ESKUKO AZOKATXOA | Goiko Plaza | 25/07/2026 |
| Jaia / Fiesta SENEGALGO EGUNA | Lamera | 25/07/2026 |